Kale Nagusia eta Goikaleko 21. zenbakia lotuko ditu igogailuak. Hamalau metroko desnibela gaindituko du azpiegitura horrek eta bertikala eta panoramikoa izango da. Halaber, beira ijeztuz estalitako egitura metalikoa izango du eta ibilbidea osorik ikusiko dute herritarrek kanpotik. Goiko lehorreratzea 14,5 metro luze izango dituen zaldain baten bidez egingo dutela aurreratu du udalak: bi eta bost metro arteko zabalera izango du. Esku hartze horrekin udalerri "irisgarriagoa, erosoagoa eta kohesionatuagoa" egin nahi du udalak.