Palomo Linares Elkarteak 58. urteurrena ospatzeko bazkaria egin du

Txintxarri Aldizkaria 2025eko maiatzaren 19a

Palomo Linares Elkarteak bere 58. urteurrena ospatzeko bazkaria egin zuen igande honetan, bere egoitzan. 50 bat lagun bildu ziren mahaiaren bueltan; tartean, herriko alkatea. Menua goxoa izan zen: hasteko, entsalda epela jan zuten. Ondoren, azpizuna piperrekin eta otarrainxkak whisky erara. Otorduarekin amaitzeko, postrea: torrijak eta izozkia. Nahi izan zutenek kafea ere hartu zuten. Giro ederrean bete zituzten sabelak Palomo Linares Elkarteko kideek. Alabaina, lekua utzi zuten datorren urteko bazkariari begira.