Egun berezia ospatzeko, Xirimi Elkarteak herri bazkaria prestatu du, larunbat honetan. 40 bat lagun gerturatuta, menua ahogozagarria izan da, ahatez egindako jakiez osatua: ahate urdaiazpikoa, ahate eta onddo entsalada epela, foie plantxan, magret eta nata besoa helatuarekin. Alabaina, bazkariarekin hasi aurretik, Xirimirira gerturatutako herritarrek bermuta hartu dute. Finean, lagun artean izan direlarik, barreak ere ezinbesteko platera izan dira.