Txarangen erritmora dantzatuko du gaur herriak

Txintxarri Aldizkaria 2025eko maiatzaren 17a

Oaintxe in deu! txaranga lasarteoriatarrak 10 urte bete ditu eta urtemuga biribil hori ez du bakarrik ospatuko, izan ere, beste hiru talde gonbidatu ditu gaur egun osoz udalerria girotzera: Joselontxos, Mutil Alaiak eta Kalean. Horrez gain, Oaintxe in deu! taldearen altzoan ibilitako herritar batzuek Arranopola gazte txaranga eratu dute eta gaur egingo dute estreinako emanaldia.

Egitaraua

  • 10:30ean, herrian barrena, txistularien diana.
  • 11:00etan, Okendo plazan, instrumentuak egiteko tailerra.
  • 12:00etan, Okendo plazan, Oaintxe in deu! taldeari elkarrizketa, 10 urte bete dituelako.
  • 12:30ean, herrian barrena, Joselontxos txaranga.
  • 14:30ean, Okendo plazan, herri bazkaria.
  • 16:00etan, herrian barrena, Oaintxe in deu! txarangaren emanaldia, LOZET elkarteko buruhandi eta erraldoiekin batera.
  • 18:00etan, Isla plazatik abIatuta, Arranopola gazte txarangaren estreinako emanaldia.
  • 20:00etan, herrian barrena, Mutil Gazteak txarangaren emanaldia.
  • 22:00etatik gauerdira arte, herrian barrena, Kalean txarangaren emanaldia.

Ekimen honen jarraipen berezia egingo du TXINTXARRI-k egun osoan zehar.