Udaberri giroko asteburuari ekingo diote merkatariek

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 16a, 07:00

Ormazabal loradendakoek landareak nola landatu erakutsiko diete bertaratzen direnei.

Udaberriko Festa ospatzen ari dira Aterpea elkarteko bazkideak. Egunotan ikastetxeetako haurrek egindako marrazkiak zintzilikatu dituzte erakusleihoetan eta zenbait establezimendutan hasi dira eskaintza bereziak egiten. Horrez gain, gaur eta bihar makina bat ekimen aurrera eramango dituzte, herria bizirik mantentzeko funtsezko eragileak direla ikusarazteko.

Gaurko egitaraua

  • 10:00etatik, 13:00etara, Eli Lasa farmazian, Tentsio eta glukosa neurketa eta ile diagnostikoa tailerra.
  • 10:30etik 13:30era eta 15:30etik 20:00etara, Bote Tattoo-n, agur festa.
  • 17:00etatik 18:00etara, Dulce Tentacion gozo dendan, Goxokiekin dekorazioa tailerra, haurrentzat.
  • 17:00etatik 18:30era, Lilura liburu dendan, ipuin kontaketak, tailerrak eta sinadura ekitaldiak.
  • 17:00etatik 19:00etara, Ormazabal loradendan, Landatu zure landarea tailerra.
  • 17:30etik 18:30era, Eli Lasa farmazian, Egin zure baselina tailerra, haurrentzat.

Biharko egitaraua

  • 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, herriko kaleetan barrena txu-txu trena ibiliko da. Geltokia, Okendo plazan.
  • 12:00etatik 14:15era, Arkupe tabernan, udaberriko bermuta.
  • 18:00etatik 20:00etara, Okendo plazan, udaberriko parrillada. Parrillada, barrikotea eta DJak.
  • 18:30etik 20:45era, Arkupe tabernan, Sinergy taldearen kontzertua.
  • 19:00etatik 21:30era, Buenetxea taberna-kafetegian, zuzeneko musika zenbait DJren eskutik.
  • 19:30etik 21:30era, Avenida taberna-jatetxean, Radio Rebelde Covers taldearen kontzertua.