T1 errugbia ezagutzeko jardunaldi berezia eta atletismo txapelketa, Atsobakar kirol gunean

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 16a, 13:00

Atsobakar kirol guneak bi hitzordu berezi jasoko ditu asteburuan. Larunbatean, emakumeek T1 modalitateko errugbia ezagutzeko saioa egingo da eta igandea, berriz, Eskolarteko mailako Proba konbinatuetako Gipuzkoako txapelketa lehiatuko da. Bi ekimenak goizean izango dira

Larunbatean, hilaren 17an, 13 urtetik gorako emakume eta kuirrei zuzendutako kontakturi gabeko errugbiko jardunaldi berezia egingo da, kirol gunean, 10:30etatik aurrera. Euskadiko Errugbi Federazioak babestutako ekimen horrek T1 modalitateko errugbia ezagutaraztea du helburu. Euskadiko hainbat tokitan egingo dira jardunaldiak eta Lasarte-Oriakoa bigarrena da. 

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by euskadirugby (@euskadirugby)

Konbinatuen Gipuzkoako txapelketa

Igande goizean, aldiz, Ostadar SKTk eta Gipuzkoako Atletismo federazioak antolatuta, Eskolarteko mailako Proba konbinatuetako Gipuzkoako txapelketa izango da lehian. Ostadar SKTko zortzi kide – alebin mailan: Ane Latorre, Naroa Ovejas, David Roman, Danel Sanchez eta Egan Mena; infantil mailan: Amelie Flores, Xuban Corman eta Iban Carrascosa– zein Real Sociedad taldeko Alaia Romero herritarrak parte hartuko dute jardunaldian.

Lehenik, 9:30ean hasita, alebin mailako gaztetxoek luzera jauzia, pisu jaurtiketa eta 60 m. lasterketa probak egingo dituzte. Infantilek 10:50etik aurrera, luzera jauzi eta pisu jaurtiketaz gain, 80 m. eta 80 m. hesi probei egingo diete aurre.