Familia mendi martxa ekainaren 22an egingo da

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 16a, 10:35

2023 urteko ibilaldiko irudia.

Lasarte-Oria Mendi Elkarteak (LOTME) azken urteetan legez, Lasarte-Oriako familia mendi martxa antolatuko du ekainaren 22an eta izena ematea ireki du kirol elkarteak

Buruntza mendi tontorra jomuga duen ibilaldi ez lehiakorrak da. Ibilbidea zirkularra da eta hamabi kilometro eta erdi ditu; desnibel positiboa +429 m-koa da. Bidezidorrak, baso inguruak eta tontorrerako igoeran nolabaiteko desnibela konbinatzen ditu, antolatzaileen hitzetan.

Hornidura puntua egongo da Azkorteko ermitan eta Buruntza tontorrean, aldiz, kontrol postua egongo da. Bertan irteeran emandako txartela zigilatuko da eta horri esker, familiek hainbat materialen zozketan parte hartu ahalko dute edo hamaiketakoaz gozatu.

Ekimen horren helburuak mendian familian kirola egitea bultzatzea, Lasarte-Oria inguruko ingurune naturala ezagutaraztea (Benedika, Azkorteko ermita, Buruntza…) eta herriko merkataritza dinamizatzea dira.

Izen ematea emate epea ireki da eta ekainaren 19ra arte izango da aukera inskripzioa egiteko; doakoa da eta kirol elkartearen webgunean edo zirkuituak.com orrialdean egin daiteke.