Mezaren ondoren pintxoak eta edaria eskaini zituen eta mikrobus berak jaitsierako bidaiak egin zituen.
Maiatzaren 4an, Lasarte-Oriak erromeria bera ospatu zuen baina ez zitzaien mikrobusa jarri adinagatik edo mugikortasun ezagatik oinez igo ezin diren lasarteoriatarrei.
Bi urte daramatzat Ttakunen atzetik mikrobus bat jar dezan eta erantzuna aurrekontu falta da. Festetako arduradunarekin hitz egin nuen eta aurrekontua igo zitzaiela esan zidan.
Mikrobusa kentzeko arrazoi bat eman diezagutela eskatzen dut.