Binakako II. Trinkete txapelketako izen ematea martxan da

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 15a, 16:00

Iazko txapelketako neurketetako bat.

Binakako II. Trinkete txapelketa jokatuko da ekainaren 7an Mirentxuko trinketean. Goizeko 09:00etan hasi eta "egun ederra" pasako dutela iragarri dute antolatzaileek. Parte hartu nahi dutenek 'trinketetxapelketa2025' instagram kontuan eman behar dute izena MB bidez. 24 bikotek lehiatu ahalko dira eta antolatzaileek aurreratu dutenez dagoeneko 18 daude inskribatuta.