Ostadar SKTk Euskal Herriko Itzuliko porrako sari banaketa egin zuen hilaren 9an. Larrañaga Harategia izan zen bilgune, puntu gehien lortu dituen denda izan delako. Triplex eta Malacha txartelen jabeek lehiaketako lehen (600 euro) eta bigarren (300 euro) sariak jaso zituzten, hurrenez hurren. Horrez gain, urdaiazpikoen banaketa ere egin zen hauek izan ziren zorteko tiketak: Zigor Gallardo, Sildu, Ibai Muñoz Garate, Patos, Tajonar eta Ulizar.