Ostadar Boleiboleko taldeek, txanponaren bi aldeak etxean

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 15a, 13:30

Infantil eta kadete mailako lehiaz gozatu ahal izan zuten herritarrek hilaren 10ean Mailen Chourraut kiroldegian. Oihalaren alde batera kadete B taldeak La Asuncion Izukaitz A izan zuten aurrez aurre, bestean Arizmendiren aurka neurtu zituen indarrak infantil taldeak. Zorte ezberdina izan zuten bi taldeek

Kadeteek Play Off C multzoko azken jardunaldiari egin zioten aurre. Etxekoak saiatu arren, La Asuncionek hiru jokoak (12-25, 19-25 eta 22-25) eskuratu zituen. Ondorioz, taldea Gipuzkoako txapelketa lehiatzetik kanpo geratu da.

Infantilen kasuan, 12. eta 14. postu artean sailkatzeko lehian ari da talde urdin-beltza. Arizmendi aurreratu zen lehen jokoan, baina gogor borrokatuz hurrengo hiru setak irabazi eta 3-1 (25-27, 25-17, 25-14 eta 25-14) gailendu zen etxeko taldea. Azken jardunaldi Hernani 1en aurka jokatuko du hilaren 17an eta irabaziz gero, multzoko buru jarriko litzateke.

Garaipenik ez

Kadete mailako Ostadar eta jubenil mailako taldeek ere jardunaldia jokatu zuten, baina ezin izan zituzten aurkariak garaitu.

Kadeteen Ostadar taldeak 32. eta 36. postu arteko lehia du eskuetan. Usurbilera egin zuen bidaia eta 3-0 (25-10, 25-14 eta 25-17) galdu zuen. 

Multzoko sailkapena ikusita azken jardunaldian erabakiko dira postuak. Urdin-beltzek neurketa zaila izango dute, egun buru den Goierri KE B izango du aurkari.

9. eta 12. postu arteko multzoan dago jubenil taldea borrokan. Goierriren aurka lehiatu eta bana berdintzea lortu arren, 3-1 gailendu zen Urretxuko taldea. Azken norgehiagoka zenez, sailkapena kontuan izanik, Ostadarreko taldeak 12. postuan amaitu du txapelketa.