Buruntzaldea IKTko alebinek markak onduz amaitu dute liga

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 15a, 10:00

Alebin Ligako azken jardunaldian parte hartu zuten Buruntzaldea IKTko kideak. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Alebin mailako igerilariek Hernanin agur esan diote Ligari. Buruntzaldea IKTko bost kide –June Apeztegia, Izaro Bautista, Lier Garmendia, Kerman Miguel eta Urko Aspiazu– izan ziren igerian azken jardunaldian eta guztiek markak ondu zituzten lehiatutako probetan

Hobetutako markak:

  • June Apeztegia: 400 m. estilo eta 50 m. braza.
  • Izaro Bautista: 400 m. estilo eta 50 m. braza.
  • Lier Garmendi: 400 m. estilo eta 200 m. libre.
  • Kerman Miguel: 100 m. estilo eta 200 m. libre.
  • Urko Azpiazu: 200 m. libre eta 50 m. braza.

Buruntzaldea IKTko prestatzaileek lortutako emaitzen irakurketa positiboa egin dute eta "batez ere, igerilariek izandako irakaskuntzak eta esperientziak".

Igerilari osoa

Alebin mailako kideek ekainaren 7ra arte ez dute lehiaketarik izango, Lasarte-Oria Saria. Beste mailako igerilariek, ordea, hitzordu garrantzitsuak izango dituzte. 

Horietan lehena Nora Becerra izango da; hilaren 18an, Igerilari osoa txapelketan parte hartuko du, Zumaian. Benjamin mailako txapelketarako sailkatu zen talde kidea eta lau proba lehiatu beharko ditu: 50 m. tximeleta eta bizkar, bular zein estilo libreko 100 m. probak.