Herriko zenbait gune asfaltatuko dituzte gaurtik aurrera

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 15a, 07:30

Kale Nagusiko 83. zenbakitik Txartel hotelera arteko errepidea asfaltatzen ostiralean hasiko dira, ondo bidean.

Hilaren 27ra arte lanak gauzatuko ditu Lasarte-Oriako Udalak, Larrekoetxe bideko 1. eta 14. zenbaki artetik hasita. Kale Nagusiko zenbait gunerekin (83. zenbakitik hasita Txartel hoteleraino) segiko dute 16an, 19an eta 20an, eta, azkenik, Azkorteko ermitara bidean dagoen Negutegi ibilbidean esku hartuko dute hilaren 22an, 23an, 26an eta 27an. Obrak 08:00etatik 18:00etara izango dira, betiere eguraldiak laguntzen badu. Lan horiek sor ditzaketen eragozpenak barkatzeko eskatu dute udal ordezkariek, ibilgailuen zirkulazioan eragina izango dutelako.