LOKEko judokak, ederki Legazpi eta Madrilen

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 14a, 13:30

Asier Sagasti, goian bigarrena ezkerretik, Ama Guadalupekoa Judo Klubeko taldearekin. Arg.: Ama Guadalupekoa JK.

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) judokek hitzordu bikoitza izan zuten hilaren 10ean eta 11n eta lan ederra egin zuten bietan

Judoka gazteak kadete mailako Legazpiko Hiria txapelketan izan ziren lehian. Iraia Diezek 57 kilo azpiko lehian urrea jantzi zuen eta Anne Linazasoro bosgarren izan zen, Francis Mihai, Maria Escribano eta Iago Izquierdo ere izan ziren borrokan, baina ezin izan ziren dominen lehian sartu.

Iraia Diez, Legazpiko Hiriko podiumean. Arg.: Legazpiko Hiri txapelketa / Gorka Gomez 

Bestetik, taldekide Asier Sagasti Hondarribiako Ama Guadalupekoa Judo Klubarekin lehiatu zen Madrilen. Liga Nazionaleko lehen jardunaldia jokatu zen eta  Hondarribiko Judo kluba 3. mailan parte hartu zuen. Extremadura zein Madrileko taldeen aurka borrokatu ziren eta hirugarren postuan amaitu zuten saioa, hiru lehia irabazita. Hurrengo jardunaldia hilaren 24an eta 25ean izango da.