Bakarkako lehian podiumera igo ziren herriko taldeko bi kide, Ariane Rodriguez eta Aiala Jimenez. Rodriguez alebinak hiru domina jantzi zituen: soka lanean urrea, esku hutsik zilarra eta sailkapen orokorrean ere zilarra. Jimenez, aldiz, Gipuzkoako txapeldunorde izan zen infantil A mailako soka lanean.
Dominez gain, Euskadiko Eskolarteko Jokoetan lehiatzeko ere sailkatu dira LOKEko bi kideak, baita Oihane Portuburu eta Laia Suberbiola infantilek sortzen duten bikoa ere. Horiek seigarren izan dira sailkapen orokorrean.
Taldekako lehian ez dute emaitza onik izan LOKEko ordezkariek, baina entrenatzaileen hitzetan: "Talde guztiek maila aldaketa izan dute aurten eta zaila zen aurten lehen postuetan egotea". Baina hurrengo urtean emaitzak hobetzeko gogor lan egingo dutela ere jakitera eman dute.
Emaitzak honakoak izan dira:
Bakarkakoak/bikoteakInfantil A maila
Alebin A
* Beltzez podiumeko postuak |
TaldeakInfantil A
Infantil B
Infantil C
Alebin B
Alebin C
|
Amateurrak dantzan
Gimnasta gaztetxoen ostean, Amateur mailako ordezkarien txanda iritsiko da. Hitzordua hilaren 17an izango da Eibarren.
Lehia horretan izango diren LOKEko ordezkariak, honakoak dira:
Bakarkakoak/bikoteakMaster A maila
Senior A
Jubenil A
|
TaldeakJubenil A
Kadete B
KadeteC
|
Entrenatzaileak epaile
Horrez gain, LOKEko gimnastez gain, taldeko entrenatzaile Amaia Calvo eta Garazi Gomez epaile lanetan arituko dira amateur txapelketa. Calvo eskolarteko gimnastak epaitzen izan zen finalean.