Pablo Ucero herritarra halterofiliako Euskadiko txapeldun da

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 14a, 12:30

Pablo Ucero herritarra, altxaldietako batean. Arg.: Ataria

Halterofiliako Euskadiko txapelketa nagusia lehiatu zen hilaren 10ean, Zizurkilen. Euskadiko pisu altxatzaile onenak batu ziren bertan eta horien artean izan zen Danok Danena taldeko Pablo Ucero herritarra. Gipuzkoako Halterofilia Federazioko taldeko kide modura parte hartu zuen Ucerok 79 kilo azpiko mailan eta txapeldun izan zen; 103 kilo jaso zituen arrankadan eta 125 kilo bi denboratan.