Errigoraren kanpainako olio botila eta kaxak banatuko dituzte Ttakunenean

Txintxarri Aldizkaria 2025eko maiatzaren 13a

'Eskutik eskura' kanpainarekin bat egin duten lasarteoriatarrek gaur eta bihar jaso ahalko dituzte eskatutako olio botila edota kutxak Ttakunenea elkartean (Iñigo de Loiola, 6), 17:00etatik 20:00etara.  "Komunitateak zabaltzen eta indartzen jarraitzen du, ondorioz, inoizko produktu gehien banatuko ditugu!", nabarmendu dute zeregin horretan aritzen diren Lasarte-Oriako Errigora taldeko boluntarioek.