Banatu dituzte Euskaraldiko txapa guztiak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 9a, 20:00

Koordinazio guneko eragileak txapak banatzen aritu dira egunotan.

Azken bi egunetan, Ahobizi zein Belarriprest rolak beteko dituzten herritarrek berariazko txapak jaso dituzte. Horretarako, goizez zein arratsaldez aritu dira koordinazio guneko eragileak identifikagarriak banatzen, Okendo Plazan. Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuan eta Ttakun Kultur Elkartean eskuratzeko aukera ere izan dute. Horrez gain, maiatzaren 15etik 25era bitarteko ariketa linguistikoan izena eman nahi izan dutenak inskribatu egin dira.