Hilabeteko aurreneko emanaldia egingo du gaur Okendo Zinema Taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 9a, 08:00

Hilabete honetako aurreneko emanaldia egingo du Okendo Zinema Taldeak, kultur etxeko auditorioan, 20:00etatik aurrera: Adam Elliot australiarrak zuzendutako 'Memorias de un caracol' proiektatuko dute. Sarrerek 6 euro balio dute.

Aipatutako hori ez da izango asteburu honetako zinema proiekzio bakarra. Iganderako beste bi antolatu dituzte:

  • 17:00etan, kultur etxeko auditorioan, Una noche en Zoopolis filma emango dute, haurrentzat. Sarrerek 4 euro balio dute.
  • 19:30ean, kultur etxeko auditorioan, La niña de la cabra filma emango dute, helduentzat. Sarrerek 6 euro balio dute.