Ostadar SKTko kideek 16 urtez zein 20 urtez azpiko lehen postuetan izan ziren hainbat probatan eta euren markak ere ondu zituzten batzuk. 16 urtez azpiko 600 metro lasterketan lehen bi postuak bete zituzten, esate baterako eta 20 urtez azpiko luzera jauzian lehen eta hirugarren postuetan izan ziren.
Master mailan ere Mari Carmen Olasok, astebete lehenago eskuratutako 10k lasterketako Euskadiko txapelketako brontzeari beste hiru domina gehitu dizkio. Bost probatan parte hartu zuen herritarrak (100 m., 200 m., 400 m., 800 m. eta 1.500 m lasterketak) eta hirutan izan zen bere mailako lehen postuetan.
Hauek izan ziren emaitza esanguratsuenak:
16 urtez azpiko maila
|
20 urtez azpiko maila
|
Master maila
|
Ekainaren 14an, jauzi hirukoitzean edo 3.000 m. lasterketan dominak eskuratzeko aukera berri izango dute herriko ordezkariek.
Eskolartekoan ere podiumean
Eskolarteko mailako infantil mailako talde zein klubetako Gipuzkoako txapelketan bildu ziren Ordizian eta herritarrak izan ziren podiumean.
Real Sociedad A taldearekin lehiatu zen Alaia Romero Gipuzkoako txapeldunorde izan zen. 80 metro lasterketan parte hartu zuen Lasarte-Oriako gazteak eta bigarren postua eskuratu zuen, 10.88 markarekin. Taldeko proba izanik puntu ederrak eman zizkion Realeko A taldeari eta jardunaldia amaitzen Donostiako taldea bigarren postuan sailkatu zen. Horrez gain, Euskadiko Kirol Jokoetarako sailkapena ere lortu zuten.
Ostadar SKTri dagokionez, errelebo probetan parte hartu zuten bakarrik. Mutilen taldeak lehen postua eskuratu zuen (43,22) eta podiumetik gertu egon zen nesken laukoa (47,03).