Herritarrak ederki jardun dira 'Triathlon de la Nivelle' proban

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 8a, 10:30

Ezkerrean, Izagirre anaiak, podiumean. Eskuinean, TRINKOko kideak. Arg.:. Triathlon de La Nivelle/Trinko

Zizurkilen apirilean duatloi denboraldiari agur esan eta hilabetera, triatloi denboraldia hasiko da. Esprint modalitateko Hondarribiko triatloia izango da lehen hitzordua, hilaren 10ean eta herriko ordezkariak prest daude probarako

Maiatzetik irailera distantzia ezberdinetako hamaika proba izango dituzte eta, hala nola, Mutriku, Getaria, Zarautz edo Donostian izango dira lehian lasarteoriatarrak.

Horien guztien aurrekari gisa, Lasarte-Oriako Trinko taldeko zein Zumeatarra taldeko Urko eta Ibai Izagirre herritarrek Triathlon de La Nivelle lehiatu zuten apirileko azken asteburuan, Senperen (Lapurdi).

Maratoi distantziako erreleboa zein bakarkako txapelketa edo erlojupeko probetan izan ziren Lasarte-Oriako ordezkariak borrokan eta erreleboan, hain zuzen ere, Urko eta Ibai Izagirre herritarrak podiumean izan ziren; Zumeatarra taldeak garaipena eskuratu zuten (02.06.29). Lehia horretan, eurekin batera lehiatu zen Koldo Velasco andoaindarra.

Trinkoko Imanol Arteaga, Pablo Muñoz, Zigor Gallardo eta Haitz Mitxelena kideek parte hartu zuten bakarkako proban eta horien artean azkarrena, Arteaga izan zen (02.22.20). 

Espainiako txapelketa

Bestalde, martxoaren 1ean, Zumeatarra taldeko Ibai Izagirre Adin arteko distantzia erdiko Espainiako duatloi txapelketan parte hartu zuen Grausen (Huesca).

20 eta 24 urte arteko mailan lehiatu zen herritarra eta bosgarren sailkatu zen 02.57.49 markarekin.