Arrasateraino joango dira hirugarren etapan

Txintxarri Aldizkaria

Scooter Club Euskadiko kideak Gipuzkoako Itzulia egiten ari dira, motorzaleen rallyak egiten hasi zirela mende laurden bete direla ospatzeko. Hirugarren etapa igande honetan egingo dute, 170 kilometrokoa: Lasarte-Oriatik atera, Arrasatera heldu eta udalerrira itzuliko dira. Route 33 tabernatik aterako dira gidariak, 09:30ean.