Giroko porra egiteko egunak iritsi dira

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 7a, 13:00

Hilaren 9an, Albanian erlujpeko batekin hasiko da Italiako Giroa eta Ostadar SKTk porra jarri du martxan. Internet eta ohiko tabernetan txartelak betetzeko aukera dute txirrindularitzako zaletuek; larunbatean, maiatzaren 10era arte jasoko dira boletoak

 

Lau itzulien porran parte hartu nahi dutenek txarteletan aurreko porrako izen berdina jarri behar dutela ohartarazi du kirol elkarteak.

Era berean, boletoaren eta sarien zenbatekoa handitu dela ere gogorazten dute. Txartelak 10 euro balio ditu. Sariei dagokionez, porretan puntuaketa gehien lortzen duen tiketak 1.800 euroko saria eramango du. Itzuliko bakoitzeko saridunak, aldiz, 800 euro eskuratuko ditu eta bigarrenak, 300 euro. Etapako saria 75 eurokoa izango da.

Sari banaketa

Bestalde, Giroa hasten den egun berean, Euskal Herriko itzuliko porrako sari banaketa egingo du kirol elkarteak Larrañaga harategian.

Triplez eta Malacha boletoek eskuratu dituzte lehiaketako lehen eta bigarren saria, hurrenez hurren. Urdaiazpiko irabazleak, aldiz, Zigor Gallardo, Sildu, Ibai Muñoz Garate, Patos, Tajonar eta Ulizar izan dira

Puntu gehien eskuratu dituen denda Larrañaga harategia izan da, 8550 puntu.