Eguzki Goxokis Goxuak, hutsik ez Euskal Ligan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 7a, 12:15

Eguzki Goxokis Goxuak eta AD Calasanz taldeen arteko norgehiagokako irudia.

Eguzki Areto Futbol taldeko kadete taldea Euskal Liga jokatzen ari da. Ederki ari da lanean Gorka Redondoren taldea eta maiatzeko lehen asteburuan jokatutako bi jardunaldietan aurkariak gainditu ditu Lasarte-Oriako taldeak

Hilaren lehenean, aldiz, Bizkaira egin zuen bidaia Eguzki Goxokis Goxuak taldeak. Otxartabe izan zuen aurrez aurre eta 2-8 gailendu zen herriko taldea.

Eta Gipuzkoarren arteko derbian, hilaren 4an, nagusi izan zen talde hori-beltza etxean jokatutako neurketan; kadeteek 13-2 gainditu zuten Lauburu KE Ibarra A.

Bi jardunaldi falta dituzte kadeteek Euskal Liga amaitzeko eta taldeko entrenatzaile Redondo baikor agertu da: "Aurreko jardunaldietan izan dituzten emaitzak ikusirik, ez genuke arazorik izan beharko hurrengo bi jardunaldietan garaipena eskuratu eta Euskadiko txapeldun izateko. Baina neurketaz neurketa joango gara".  Lehena hilaren 10ean lehiatuko dute Portugaleten (Bizkaia) Jarrilleros Peñota dental taldearen aurka.

Jardunaldi erabakigarriak

Eta kadeteez gain, Eguzki Areto Futbol taldeko ordezkariek denboraldi amaiera zirraragarria izango dute.

Hilaren 10ean, Gipuzkoako ordezkari izango da Gasteizen (Araba) infantil mailako Eguzki Bar Escalerilla taldea Euskadiko Kirol Jokoetan eta Espainiako txapelketarako sailkapena izango du jokoan 

Ez hori bakarrik, Eguzki Andatza taberna taldearekin batera, euren mailako txapelketa izango dute jokoan hilaren 17tik aurrera.

Eta ligako bi jardunaldi faltan, I. mailako Eguzki Arkupe Rehabilitaciones zein gazteen mailako Eguzki Bodegas Ayesa taldeek ere azken fasera sailkatzeko aukerak dituzte.