Lehen aldia zuen herritarrak lasterketa horretan. Eguraldia lagun, entrenamenduetan erritmoa hartu eta bi erlojupeko lasterketetan garaile izan zen Manso; 03.22,867ko kronoak eman zion garaipena.
Manso ez da proban parte hartu duen eta lehen postuetan sailkatu den gure eremuko gidari bakarra izan; Pablo Muga zubietarrak ere parte hartu zuen eta seigarren mailako bigarren postuan amaitu zuen lasterketa (03.55,654).
Hurrengo hitzorduak
Mansok Mendi igoeren Euskadiko txapelketako saio berria izango du hilaren 10ean, Gorlako igoera.
Ez da lasterka ibiliko den herriko gidari bakarra izango, Ekaitz Kortajarena eta Bet Ancizarrek RACNV Kopako jardunaldia izango dute Cintruenigon (Nafarroa).