Astelehenean itxiko dute XVII. Udaltop jardunaldietan izena emateko epea

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 6a, 08:00

Hilaren 22an eta 23an aurrera eramango dute udaletako Euskara teknikarien topaketa, Manuel Lekuona Kultur Etxean. 'Nahi izatetik, ahaldun izatera. Zer eta nola egin dezakegu udalerrian hiztunak ahalduntzeko?' izenburupean, hausnarketa ugari partekatuko dituzte bi egun horietan. Antolatzaileek jakinarazi dute astelehena izango dela ekimen horretan izena emateko azken eguna.