Errigorako produktuak banatzen hasiko dira gaur Ttakunenean

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 6a, 08:00

Herritarrek iaz eskatutako olio botila eta kutxak, Ttakunenean.

'Eskutik eskura' kanpainarekin bat egin duten lasarteoriatarrek gaurtik aurrera jaso ahalko dituzte eskatutako produktuak Ttakunenea elkartean (Iñigo de Loiola, 6). Gaur eta bihar, 17:00etatik 20:00etara, kontserbak, pasta, arroza, lekaleak eta ardo sortak jaso ahalko dituzte bertaratzen direnek. Hilaren 13an eta 14an, berriz, toki eta ordu berean, olio botilak banatuko dituzte herriko boluntarioek. "Komunitateak zabaltzen eta indartzen jarraitzen du, ondorioz, inoizko produktu gehien banatuko ditugu!", nabarmendu dute.