Concepcion Pielago Recio herritarra zoriondu dute 100 urte bete dituen egunean

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 5a, 15:36

Atsobakar egoitzan bizi da gaur egun Concepcion Pielago Recio.

Horrelakoetan ohitura duten moduan, mendeurrena gaur bete duen Concepcion Pielago Recio lasarteoriatarra zoriontzeko ekitalditxo bat egin dute senide, udal ordezkari eta gaur egun bizitoki duen Atsobakar egoitzako langileek. Besteak beste, lore sorta bat eman diote, "komunitate osoaren maitasunaren erakusgarri", Gizarte Zerbitzuak saileko zinegotzi Lourdes Acevedok nabarmendu duenez. "Garrantzitsua da ospatzea gure herriaren memoria biziaren parte diren herritarren bizitza luze eta bizipenez beteak".