Euskalmet metereologia agentziak aurreikusi du haize ufada indartsuek joko dutela 00:00etatik 06:00etara arte, eta, horregatik, abisu horia ezarri du Lasarte-Orian. Herritarrei kontuz ibiltzeko eskatu die udalak eta gogorarazi debekatuta izango dutela surik piztea, horrelako egunetan garrek azkar hedatzeko duten arriskuagatik.