Orozeko mailako emakumeen lehian, lau hitzordu jokatu ziren eta horietako bitan, Sorian eta Santadarren izan ziren herriko ordezkariak.
Ostadar SKTko Eider Redondok jauzi hirukoitzeko proban parte hartu zuen BATen izenean. Parte hartu zuten guztien artean marka baxuena izanik, azken postua eta puntu bat eskuratu zuen 11,03 metroko jauziarekin. Hala ere, esperientzia ederra izan zuen atleta gazteak. Euren multzoko bigarren postua eskuratu zuen Bidasoako taldeak.
Atletico San Sebastianek eta Nerea Eugik, aldiz, lehen postua lortu zuten Santanderren. Herritarrak 100 m. eta 4x100 m lasterketetan lehiatu zen. Lehenean bigarren izan zen, 12,558 markarekin eta erreleboan, hirugarren postua (48,24) eskuratu zuten.
Gizonezkoen txapelketari dagokionez, lehen mailako lehian izan zen Oinatz Almagro herritarra BATekin, Manresan. Almagrok jauzi hirukoitzeko txapelketa zazpigarren postuan amaitu zuen 12,86 metroko jauziarekin eta 2 puntu batu zituen BATeko sailkapenera. Emakumeen antzera bigarren postua lortu zuen gizonekoen taldeak.
Gipuzkoako txapelketak
Eta bi hitzordu garrantzitsu izango dituzte Lasarte-Oriako zein Ostadar SKTko atletek maiatzaren lehen asteburuan.
Atleta federatuek aire libreko denboraldiari emango diote hasiera maiatzaren 3an. 23, 20, 18 eta 16 urtez azpiko zein master mailako Gipuzkoako txapelketako lehen jardunaldia jokatuko da Donostiako Kote Olaizola miniestadioan.
Horrez gain, eskolarteko zein kluben mailako infantil kategoriako taldeen Gipuzkoako txapelketa ere lehiatuko dute Ostadar SKTko kideek, maiatzaren 4an, Ordizian.