Hilaren 17a, Ostegun Santu egunean, zalditegi ezberdinek eman zieten sariei izena.
Saioari hasiera emateko 'Naxos' eta Ricardo Sousak nagusitasunez lortu zuten garaipena Agrado zalditegia - Bow Creek sarian.
Bigarren lasterketan, 'Smoky Mountain'-Rocio Reaño eta 'Syrakus'-Loeiza Hayeres-Fouchard bikoen arteko borroka azken metroetan erabaki zen bigarrengoaren alde.
Zalditegi Militarra - Abdel - Amedeo Modigliani - Gael Legacy sarian, ‘Pinarellu’ eta Denisa Sikorovak ongi borrokatu behar izan zuten azken metroetan lehen postua mantentzeko.
Siete Iglesias zalditegia saria, 'Upsilon' eta Jaime Gelabertek eraman zuen azken metroetan 'Port Galland'-Lucie Castellon gaindituta.
Eta azken lasterketan, 'Conception Line’-Vicky Alonso bikoak garaile zirudien 'Grazalema'-Ricardo Sousa bikoa gainditu zuen azken metroetan La Serreta eta Valmodomus zalditegia - Al Wukair saria eskuratzeko.
Denboraldiari agurra
Azkenik, denboraldiari amaiera emateko Aterpea Merkatari eta Ostalariek babestutako sariak lehiatu ziren. Lehia politak eta amaiera zirraragarriak izan ziren.
Laugarren jardunaldia hirugarrena amaitu zen moduan hasi zen; azken 100 metroetan erabaki zen. Oraingoan Vicky Alonsok ezin izan zuen 'Love for live' behorrarekin Herriko etxea jatetxea saria eraman, ‘Magic Light’-Vaclav Janaçe bikoak kendu zien garaipena azken momentuan.
Borroka ederra ikusi ahal izan zen Patricio Taberna sarian. ‘Farnesio’-ThomasHenderson eta 'Pamplona'-Dinis Ferreira bikoen arteko borroka ia helmuga marra gainean erabaki zen, lehenengoak izan ziren garaile.
Hirugarren saioan, 'Istanbul' eta Ricardo Sousak eskuratu zuten ISU Leihoak saria. Helmugarako 200 metro geratzen zirela zuzengunean buru hartu zuen 'Cousin'-Denisa Sikorova bikoa aurreratu eta bakarrik iritsi ziren.
Maiane perfumeria sarian, helmuga marran erabaki zen ‘Maderas’-Vaclav Janaçek eta 'Half Moon Rising'-Ricardo Nicolas Valleren arteko lehia. Azken metroetan eurekin garaipena borrokatzen ari zen 'Maimouna'-Vicky Alonso bikoa atzean utzi eta bi lehiakideak buruz buru iritsi ziren amaierara. Azkenean gutxiagatik 'Madera'-Janacek bikoak eraman zuen garaikurra.
Azken lasterketan, aldiz, Ricardo Sousak gidatutako 'Padme' nagusi izan zen eta bakarrik iritsi zen helmugara aurkariei aldea aterata.
Bi jardunaldietako garaileak:
3. Jardunaldia- Apirilaren 17an |
4. Jardunaldia- Apirilaren 23an |
|
|
Udako denboraldia
Era honetara, udaberriko saioei agur esan eta Udako denboraldiaren zain geratuko dira zaletuak. Ekainaren 4tik irailaren 7ra jokatuko dira udako sasoiko hamabost jardunaldiak. Honakoak dira egunak:
Ekaina | 4, 11 eta 18 |
Uztaila | 6, 13, 20 eta 27 |
Abuztua | 3, 10, 15, 17, 24 eta 31 |
Iraila | 5 eta 7 |
Ekaineko hiru saioak (osteguna hirurak) eta abuztuaren 15eko Urrezko Kopa (ostirala) izan ezik, gainerako jardunaldiak igandeetan jokatuko dira. Gainera, udaberriko denboraldiarekin alderatuta, ordutegi aldaketa izango da eta gehienak arratsaldean izango dira, nahiz eta hiru saio goizeko ordutegian lehiatuko diren; ekainaren 4koa (asteazkena), uztailaren 13koa (igandea) eta irailaren 5ekoa (ostirala).
Horrez gain, nabarmentzekoa da abuztuaren 15eko Urrezko Kopa jardunaldian UAE President Cup nazioarteko txapelketako saio bat hartuko duela; nazioarteko txapelketarik garrantzitsuena eta entzutetsuena da Arabiar Odol Garbiko zaldientzat.
Udaberriko sasoiko lehiak ikusi ostean, udan ere borroka ederrak ikusiko direla aurreikusten da.