Herritarrak ederki lehiatu dira errepideko probetan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 29a, 14:00

Mari Carmen Olaso herritarra (erdian), eskuratutako garaikureta dominarekin. Arg.: M. C. Olaso.

Bakarka edo bikotea Lasarte-Oriako korrilariek hilaren 25etik 27ra hainbat probatan izan dira lehian. Hondarribiako 10k proban Euskadiko txapleketa zegone jokoan. Herritarren artean azkarrenak Ostadar SKTko kide Sergio Ramirez (35:12) eta Mari Carmen Olaso Espeso (45:41) izan ziren. Azken horrek gainera, master mailako brontzea jantzi eta garaikurra jaso zituen. Horrez gain, Lazkaoko bikote mistoen proban Maddi eta Aimar Sukunza Gomez herritarrak euriari aurre egin eta lehen postuetan izan ziren (22:33).