LOKEko infantilak eskola mailako Espainiako txapelketan lehiatu dira

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 29a, 15:30

Ariane Luis eta Marco Iriso. Arg.: LOKE Judo.

Lasarte-Oriako Kirol Elkarteko (LOKE) kide Marco Iriso eta Ariane Luis eskola mailako Espainiko txapelketan lehiatu ziren Huescan (Aragoi) hilaren 27an. Infantil kategoriako lehiaketan parte hartu zuten biek: Irisok 60 kilo azpiko mailan eta Luisek, aldiz, 57 kilo azpikoan. Ederki saioatu arren, ezin izan ziren dominen borrokan sartu.

Hitzordu gehiago izango dituzte LOKEko judokek hilabete hauetan. Hurrengoa maiatzaren 10ean izango dute kadete mailako gazteek, Legazpi Herriko nazioarteko txapelketa.