Herri omenaldi erraldoi bat egingo diete Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei, Barakaldoko (Bizkaia) BEC aretoan. Ekitaldira bertaratzeko autobusa antolatu dute Ttakun Kultur Elkarteak eta Zabaleta Auzolan elkarteak. Bi geldialdi egingo ditu, 14:00etan Tajamarren eta 14:15ean Zabaletako Antonio Blas plazan.