Gure herrian dantza jorratzen duten eragileek urteak daramatzate zuzeneko emanaldiak egin eta arte diziplina hori lasarteoriatarrei erakusten. Gauzak horrela, XII. Topaketa egingo dute gaur Okendo plazan, 19:30etik aurrera. Jarduera antolatu duen Kukuka eskolaz gain, beste lau taldek parte hartuko dute: Erketz EDT, Semblante Andaluz elkarteko Duende, Saharako Taldea eta Amaia Gonzalez Caballero akademia.