Argindarrik gabe geratu da Lasarte-Oria ordubete inguruz

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 28a, 14:08

Etenaldi orokorra izan da gaur Gipuzkoa, Euskal Herria, Espainia, Portugal, Italia, Frantzia eta Erresuma Batuan. Horrek, jakina, gure udalerrian ere eragina izan du eta 12:30etik 13:30era geldirik egon dira zerbitzu gehienak. Pixkanaka-pixkanaka berrezartzen ari dira horiek guztiak.

Saltoki, komertzio eta etxeetako argiak itzalita, semaforoak argirik eman gabe, bizilagunak igogailuetan harrapatuta... Herritarren egunerokoa goitik behera irauli du Europa mendebalde eta hegoaldean izan den argindar etenaldi orokorrak. 

12:30ak aldera gertatu da itzalaldia eta ordubete inguru iraun du. Ia udalerri osoan itzuli da argindarra, kanpoaldean dauden zenbait biltegi eta tokitan izan ezik.