Futbolaz lagun artean gozatzeko aukera

Txintxarri Aldizkaria 2025eko apirilaren 27a

Ostadar SKTko alebinek topaketa ederra aurrera eraman dute igande goizean, Atsobakarreko Kirol Gunean. Futbolaz gozatzeko, hainbat partida antolatu dira ekipo hauen artean: Hondarribi, Les Eglantins, Danena, Texas Lasartearra eta Ostadar. Hamabiak arte jokatzen aritu direlarik, mutikoek elkarrekin ederki igaro dute goiza, baita aterik zela aprobetxatuta, eurak animatzera gerturatu diren senideek ere.