Gida horri izenburua ematen diona da Santa Barbararen benetako izena, Mendi saileko lagunek jakinarazi dutenez. Stig Larrañaga eta enparauek publikatu zuten liburua eta helburua da mendi horretan etengabe egiten ari diren lanen gastuak estaltzea. Hori dela-eta, 5 eurotan dago salgai. Interesa dutenek Ostadarren bulegoan (Geltoki kalea, 25) galde dezakete argitalpen horri buruz.