Azken Ostirala ez du egingo gaur Lasarte-Oriako Sare eragileak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 25a, 08:00

Iazko maiatzeko Azken Ostirala.

Hilabete bakoitzeko azken ostiralean (hortik datorkio ekintzari izena) elkarretaratzea aurrera eramaten du Lasarte-Oriako Sarek, euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko aldarriak zabaldu eta euren eskubideak errespetatzea eskatzeko. Pazko Astea tarteko, eragile horrek jakinarazi du hilabete honetan ez duela egingo mobilizaziorik. Hurrengo manifestazioa, ondo bidean, maiatzaren 29an aurrera eramango dute.