Dublin alderik alde ezagutzen jarraitzen dute Ostadar Ipar Martxakoek

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 24a, 13:24

Pazko Astea baliatzen ari dira Ostadar Ipar Martxako kideak bidaia eder bat egin eta Irlanda ezagutzeko, eta zehatzago, Dublin hiriburua. Egunez egun makilak hartu eta ibilbideak egiteaz gain, hiri horretako eraikin, taberna eta bestelako arretaguneez gozatzen ari dira. Larunbatean itzuliko dira Lasarte-Oriara.

Atzo, esate baterako, Laoghaire-ko kostaldetik Killiney-rako bidea egin zuten kirolariek. Arratsaldean, berriz, Dublineko eraikin garrantzitsu ugari ezagutu zituzten, tartean, legebiltzarra. Herenegun, berriz, Red Bulls irlako hondartza zeharkatu zuten, eta, astelehenean, Howth penintsula bisitatu zuten eta harrera bikaina egin zieten Mary eta Paul bikotearen etxean bazkaldu zuten Thormanby road kaleko Lomond House delakoan. Egun horretako arratsaldean Remembrance Garden, Henry Street, Moore Street, Half Penny Bridge zubia bisitatu zituzten eta Temple Bar auzo famatuan afaldu zuten, Gogarty Pub tabernan.