Euskal Ligako lehen partida jokatuko dute kadeteek igandean

Txintxarri Aldizkaria 2025eko apirilaren 24a

Erronka berri bati ekingo dio Eguzki Goxokis Goxua taldeak igande honetan, Euskal Ligari. Arabatik etorritako Calasanz ekipoarekin neurtuko ditu indarrak Maialen Chourraut kiroldegian, 11:00etan. Jokalari, entrenatzaile eta klubeko kideek herritarrak gonbidatu dituzte neurketa garrantzitsu horretaz gozatzera joan eta hori-beltzak animatzera.

Punta-puntako lau talderen aurka jokatuko dute Eguzkikoek datozen asteetan: Calasanz, Otxartabe, Lauburu Ibarra, Jarrilleros eta Salburua. Aurreneko neurketa, esan bezala, asteburu honetan izango da, eta azkenekoa, maiatz erdialdean. Hauek izango dira lasarteoriatarrek jokatuko dituzten bost norgehiagokak:

Hilak 27, igandea

  • 11:00etan, Maialen Chourraut kiroldegian, Eguzki-Calasanz.

Maiatzak 1, osteguna

  • 12:15ean, Otxarkoagan (Bizkaia), Otxartabe-Eguzki.

Maiatzak 4, igandea

  • 11:00etan, Maialen Chourraut kiroldegian, Eguzki-Lauburu Ibarra.

Maiatzak 10, larunbata

  • 12:30ean, Portugaleten (Bizkaia), Jarrilleros-Eguzki.

Maiatzak 18, igandea

  • 11:00etan, Maialen Chourraut kiroldegian, Eguzki-Salburua.