ESKUALDEA

Maiatzaren Leheneko manifestaziora joateko autobusa antolatu du Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 24a, 08:00

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak manifestazio nazional bat egingo du Bilboko kaleetan barrena Maiatzaren 1ean, 13:00etatik aurrera, 'Gerra inperialistari ez' lelopean. Ekintza horrekin bat egin du Buruntzaldeko eragileak eta jakinarazi du autobusa antolatu duela Bizkaiko hiriburura bertaratzeko. Izen ematea beraien sare sozialetan egin beharko dute interesa dutenek, edo bestela, kideren bati aurrez aurre jakinarazi.

Izena emateko deialdiarekin batera ekintza horren harira prestatutako irakurketa zabaldu du Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak. Adierazpen horren bidez manifestazioa deitu izanaren arrazoiak jakinarazi dituzte: "Gerra inperialistaren eta Europako estatuen militarizazioaren aurka manifestatuko gara".