ESKUALDEA

Gazte lasarteoriatar ugarik parte hartu dute 'Gazteon eskutik independentziara' topaketan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 23a, 08:16

Eskualdeko gazte ugarik talde argazkia atera zuten Berriozarren. Argazkia: Buruntzaldeko Ernai.

Nafarroa Garaiko Berriozar herria "ikasteko, hausnartzeko, harremantzeko, dantzatzeko, saretzeko eta gozatzeko topaleku" bilakatu dute Euskal Herri osoko milaka gazte independentistak, Ernai antolakundeak aurrera eramandako 'Gazteon eskutik independentziara' jardueran. Bertan izan dira Lasarte-Oriako nahiz Buruntzaldea eskualdeko herritar ugari ere.

Hilaren 17tik 21era egin zuten topaketa eta antolatzailea, Ernai, "pozik" dago ekimenak izan duen harrerarekin, 3.000 gazte inguru batu zirelako ostegunetik astelehenera arte. Jarduera hori baloratzeko zabaldu duen oharrean nabarmendu du "Euskal Herrian irekitzen ari den ziklo politikoari gaztetasunetik erantzuteko tresnak" berenagatu dituztela parte hartu duten gazte guztiek. Horien artean izan dira, esan bezala, Lasarte-Oriako nahiz Buruntzaldeko pertsona asko. "Ez dagoelako amesten dugun herriaren alde borrokatzea baino ederragorik!", zabaldu dute euren sare sozialetan.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de ERNAI Buruntzaldea (@ernaiburuntzaldea)