Bazkide direnek 22 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez direnek, 24 euro. Esan bezala, kide direnek lehentasuna izango dute tokia hartzeko: horietako bakoitzak hiru lagun gehiago gonbidatu ahal izango ditu maiatzaren 4ra arte. Egun hori iritsita oraindik tokirik balego, edonork izango du ekimenera animatzeko aukera.
Informazio gehiago nahi dutenek 681 22 17 59 telefonora dei dezakete edo casaextremadura@gmail.com helbide elektronikora idatzi.