ESKUALDEA

Lasarteoriatarrek doan gozatu ahalko dute Galarretako Erremontari jaialdiaz

Txintxarri Aldizkaria 2025eko apirilaren 22a

Hitzarmen bat egin dute Oriamendi enpresak eta Lasarte-Oriako Udalak, erremontea herritarrei hurbiltzeko asmoz. Gauzak horrela, Hernaniko Galarreta frontoira bertaratzen direnek doan gozatuko dute hilaren 28ko 'Erremontari' telebista saioa grabatzeko egingo duten lehen jaialdiaz. Ikuskizuna 18:00etan hasiko da eta sartzeko aski izango dute nortasun agiria erakustearekin.