Herriko lasterkariak ederki lehiatu dira Iruran eta Usurbilen

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 16a, 14:30

Maddi eta Aimar Sukunza, Irurako podiumetan. Arg.: G. Sukunza.

Herriko korrikalariak proba ezberdinetan izan dira lehian hilaren 12an eta 13an. Irurako herri krosean Maddi eta Aimar Sukunza herritarrak podiumera igo ziren. Bost kilometroko ibilbidearen ostean, Aimar hirugarren postuan iritsi zen helmugara, Maddi, berriz, bigarren sailkatu zen

Bestalde, erronka ederra eraman zuten aurrera Santuenea auzoan, Usurbilen hainbat herritarrek edo herriko taldeetako ordezkariek Ibai-ondo Backyard proban. Hilaren 12an 08:00etan hasi zen eta 125 korrikalarik orduro itzuli bat eman behar zioten 6,7 kilometroko ibilbideari. Iraupen luzeko proba horretan parte hartzaileek indarrek iraun arte egin zuten korrika; irabazlea Imanol Aleson izan zen eta 41 itzuli eman zituen.

Ibai-ondo Backyard probako lau irudi. Lasterketako hirutan herritarrak daude. Arg.: Noaua Aldizkaria.

Bestalde, Lasarte-Oria Mendi Trail (LOTME) taldeko Alberto Romanek Berako Maratoi erdia 02.13.31 markarekin amaitu zuen.