Atleta gazteak, domina uzta handitzen

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 15a, 14:15

Eskolarteko azken jardunaldian podiumean izan ziren Ostadar SKTko ordezkariak. Arg.: Ostadar Atletismoa.

Herriko atleta gazteek eskolarteko mailako bakrakako Gipuzkoako txapelketako azken jardunaldia lehiatu zuten hilaren 13an, Donostiako Kote Olaizola miniestadioan. Infantil zein alebin mailako kirolariak ederki borrokatu ziren eta proba ezberdinetan dominak jantzi zituzten herriko ordezkariek

Ostadar SKTko infantil mailako kideak bikain aritu ziren 220 m. hesi lasterketan zein pisu jaurtiketan. Alebinetan David Romanek domina berri eskuratu zuen jauzi hirukoitzean. Ikus koadroa.

Real Sociedad taldeko kide Aiala Romero herritarra ere lehian izan zen eta podiumera igo zen 80 metro lasterketan.

Infantil

Amelie Flores (Ostadar)

  • 220 m. hesi -  34,73 – 3ª
  • Pisu jaurtiketa - 7,71 m. - 2ª

Iker Ibeas (Ostadar)

  • Pisu jaurtiketa - 10,84 m. – 1º
  • 220 m. hesi - 32,25 – 1º

Aitor Martin (Ostadar)

  • Pisu jaurtiketa -  10,40 m. – 3º

Iban Carrascosa (Ostadar)

  • 220 m. hesi - 32,70 – 2º

Aiala Romero (Real Sociedad)

  • 80 m. - 10,70 – 2º
Alebin

David Roman (Ostadar)

  •  Jauzi hirukoitza - 8,29  m. – 2º


Aiala Romero, ezkerrean, podiumean. Arg: I. Romero.

Teknifikazio saioak

Aste Santuko egunetan atseden hartu eta Pazko Astean Gipuzkoako Atletismo Federazioak Cambrils (Katalunia) eta Benicassim (Castello, Valentziar Erkidegoa) herrietan antolatutako teknifikazio saioetan izango dira herriko ordezkariak.

Benicasimeko topaketa 18 eta 20 urtez azpiko mailako kirolariei zuzenduta dago eta bertan izango da hilaren 20tik 25era Ostadar SKTko Iugatz Almagro.

Kadete eta infantil mailako kirolariak, aldiz, Cambrilsen bilduko dira hilaren 21etik 26ra. Ostadar SKTko Eire Aristondo, Iban Carrascosa, Irati Gallego, Iker Ibeas, Aitor Martin, Leire Maté eta Eider Redondo eta Atletico San Sebastian taldeko Hodei Murgiondo zein Real Sociedadeko Aiala Romero herritarrak egongo dira lanean bertan.