Erketz EDTk maiatzaren 6an ekingo die San Joan bezperako Sokadantza prestatzeko entseguei

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 16a, 07:15

Urtero legez, ekainaren 23ko gaua berezia izango da Lasarte-Orian, herriko eragileek eta udal ordezkariek San Joan bezpera ospatuko dutelako. Besteak beste, Erketz Euskal Dantza Taldeko kideek parte hartuko dute jarduera horretan, Sokadantza dantzatuta. Dantzariek gogorarazi dute ekimen irekia dela eta edonork parte har dezakeela, baita prestaketa entseguetan ere. Asteartero egingo dituzte Garaikoetxea-Landaberri ikastetxean, maiatzaren 6tik hasita, 19:00etatik aurrera.