Herriko igerilariek, marka eta gutxienekoak Udaberriko Openean

Txintxarri Aldizkaria 2025ko api. 15a, 11:00

Udaberriko Openean parte hartu zuten Buruntzaldea IKTko igerilariak. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Buruntzaldea IKTko hamahiru igerilarik eta Bidasoa XXI taldean ari den Iñaki Garcia herritarra Gipuzkoako Udaberriko sarian lehiatu ziren hilaren 12an eta 13an Irungo Azken Portu kiroldegiko igerilekuan. Herriko kirolariak ederki egin zuten igeri. Marka andana berritzeaz gain, maila ezberdinetaako Euskal Herrriko Udako txapelketarako txartelak ere eskuratu zituzten

Buruntzaldea IKTko igerilariek denboraldiko lehen zatia era paregabean amaitzeko baliatu dute Irungo proba. 27 marka ondu zituzten eta horietako batzuk gainera maila ezberdinetako Euskal Herriko txapelketan parte hartzeko baliagarriak dira. 

  • Ibon Elola: 200 m., 400 m. zein 800 m. libre eta 100 m. tximeleta. 
  • Amaiur Iparragirre: 100 m. libre eta 100 m. zein 400 m. lau estilo.
  • Nora Miguelez: 400 m. lau estilo eta 50 m. tximeleta.
  • Mario Amantegi: 100 m. libre eta 400 m. lau estilo.
  • Itxaso Iparragirre: 200 m. lau estilo eta 100 m. bizkar.
  • Mayi Gorosteguik  100 m. lau estilo eta 50 m. libre
  • Miren Sarobe: 50 m. (absolutua) eta 100 m. tximeleta eta 50 m. eta 100 m.  bizkar.
  • Iker Gorostegui:  200 m. bizkar, 100 m. eta 400 m. libre.
  • Oihan Matute: 50 m. bizkar eta bular, 200 m. libre eta lau estilo.
  • Kimetz de la Cruz: 200 m. bizkar eta 400 m. zein 800 m. libre.
* Beltzez Euskal Herriko txapelketarako gutxienekoak

Buruntzaldea IKTko arduradunek azaldu dutenez, nahiz eta Ane Meyer, Ander Martinez eta Irati Etxeberriak markarik berritu,  pozarren daude guztiek egindako lanarekin.

Horiez gain, Bidasoa XXI taldeko Iñaki Garcia herritarra ere izan zen uretan. Gaztea estilo guztietako 200 metroko probetan izan zen lehian eta lehen postuetatik gertu izan zen.

Bakarkako probez gain, 4x100 m. libre zein lau estilo errelebo mistoak ere lehiatu ziren. Buruntzaldea IKTko laukoek hirugarren postua eskuratu zuten leu estilo proban eta laugarrena era libreko saioan. Garcia herritarra, aldiz, Bidasoa XXIeko lau estiloko erreleboan izan zen igerian eta bigarren postuan sailkatu ziren.