Lasarte-Oriako Kirol zerbitzuak kirol instalazioek Aste Santuko egunetan izango dituzten ordutegiak argitara eman ditu. Hilaren 17tik 21era Maialen Chourraut kiroldegia goizez, 09:00etatik 13:00etara, egongo da irekia; Michelin zein Atsobakar kirol guneak, aldiz, itxita egongo dira.